2010-12-31

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte! 35


Ikusi nahi al duzue argitaratu dugun azken aldizkaria? klikatu Gazte! 35.
Argitaratu ditugun beste aleak ikusi nahi badituzue gure institutuko web orrian aurkituko dituzue: Gazte! bilduma

2010-11-25

Droga, lilura ala arriskua?


1. Batxilergoko Psikologiako taldeak, Xabier Arregi irakasleak gidatuta, institutuko ikasleen drogen ezagutza, erabilpena eta iritziari buruzko lan polita egin dute.
Lana, DBH-4 eta batxilergoko ikasleen artean egindako inkesta batean oinarritu da.
Aurkezpen honetan lanaren xehetasunak eta ondorioak ikus ditzakezue.
Lanaren egileak: Jon Ander Agirre, Lidia Calleja, Zuriñe Uranga eta Yerai Mera.

2010-06-22

Giza anatomiaren marrazketa. DBH 4



4.mailako plastikako ikasleek eginiko ariketa honetan, giza anatomia landu dute.
Pausoka egin beharreko ariketa izan da , non garrantzi gehien proportzioei eta gorputzen eraikitzeari eman diogun. Gorputzen eskematizazioarekin hasi, bolumenak zehazten jarraitu eta kontornoaren definizioarekin bukatu behar izan dute.
Lan hauek ikusi nahi badituzu, klikatu hemen

2010-06-14

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte! 34


Ikusi nahi al duzue argitaratu dugun azken aldizkaria? klikatu Gazte!34
Argitaratu ditugun beste aleak ikusi nahi badituzue gure institutuko web orrian aurkituko dituzue: Gazte! bilduma.

2010-05-27

ERLIEBEAK 3. DBH


3. mailako ikasleen erliebeak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Ikasleek, zenbait artista ezagunen lanak ezagutu ostean, beraien koadro bat aukeratu, eta erliebe bana egin dute.

2010-05-04

"Altza Porru" musika, dantza eta beste gorputz adierazpenen ekitaldia.

Jose María Pereda "Peri" Gorputz Heziketako irakaslearen ekimenez maila desberdinetako hainbat ikaslek "Altza Porru" izeneko ekitaldia taularatu zuten martxoaren 26an.
Periren esanetan iharduera honekin hainbat helburu bete nahi izan ziren, besteak beste:

*Ikasleen arteko harremanak sendotzea.
*Gure lagun minik handienetako bat gainditzea, LOTSA.
*Euskararen erabilpena bultzatzea.
*Ikaslegoaren sormena eta gorputz adierazpena jorratzea.
*Musika ezagupideak eszenatokian plazaratzea.

Ekitaldian parte hartu zuten ikasleak: 2D, 3A, 3B, 3C eta 3E

Irakasle laguntzaileak: Dabid Errazti, Lorea Martínez,tz Aurtenetxe eta Shane Madison.

Ekitaldiaren argazkiak eta bideoak (Altza Porru 1 eta Altza Porru 2) ikus ditzakezue:


Altza Porru 1

Altza Porru 2

2010-03-24

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte! 33




Ikusi nahi al duzu argitaratu dugun azken aldizkaria? Gazte! 33.

Argitaratu ditugun aleak ikusi nahi badituzu gure institutuko web orrian aurkituko dituzu: Gazte! bilduma.

2010-03-03

Gizarteko komikiak DBH-2

Historia ikasi komikiak eginez!











klikatu ondorengo tituluetan:
"Eskultura Errenazimenduan" Olatz, María eta Denis 2D
"Errenazimenduaren hedapena" Julen González, Lydia Campo eta Xabier de Oliveira 2D
"Ermandadeak Euskal Lurraldeetan" Adrián , Mikel eta Laura 2C
"Aurkikuntzen kausak" Ainhoa eta Leire 2A
"Errege-erregina katolikoak: Monarkia autoritarioa" Brais, Imaol B. eta Uxue 2C
"Gaztelarren esplorazioak. Amerikaren aurkikuntza". Eyre, Ian eta Javi 2A
"Errenazimentua: Pintura". Pablo Olmos, Crhistian sánchez, Garazi Sesma eta Josu Matía 2D
"Biztanleriaren susperraldia XV. mendean". Igor, Alba eta David 2B
"Foruak eta Ordenantzak". Ane Sueiro, Garazi Toledo, Imanol Ramírez, Oxana Petrograds 2C
"Arte-estilo berria: Arte Errenazentista". Aitor Sagarzazu, Naiara de la Fuente, Jon Ander Díaz 2D
"Errrenazimentua: Humanismoaren garaia". Mikel Rodríguez, Sandra Pérez, Nikita Makiyenko 2C

2010-01-15

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte 32!


Ikusi nahi al duzu argitaratu dugun azken aldizkaria: Gazte! 32
Argitaratu ditugun azken aleak ikusi nahi badituzu gure institutuko web orrian aurkituko dituzu: Gazte! bilduma

2010-01-13

Altza Ipuin Lehiaketa. 2009-12-03


Bizarrain Elkarteak antolatutako ipuin lehiaketara 3C taldeko 4 lagun aurkeztu ziren. Horietatik bik, Sara González de Alaizak eta Irati del Pozok, 1. eta 2. saria lortu zituzten hurrenez hurren.


Nahi al dituzu ipuinak irakurri:

Sara González de Alaiza: "Ostadarra". 1 saria

Irati del Pozo: "Martintxo" . 2. saria

Paula López: "Maiteminduak" .

Aitor Estefanía Lés: "Pelloren bizitza laburra" .

Zorionak lauoi parte hartzeagatik! Argazkian Irati del Pozo 2. saria jasotzen.

2010-01-11

Eskulangintza tailerra DBH-2: zeramika



Eskulangintza tailerreko 1. hiruhilabetean zeramika landu dute gure ikasleek. Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen.
Gure Institutuko artisten beste lan asko ezagutzeko klikatu hemen eta bilduma ikusgarriak aurkituko duzu.

Institutu laguntzaileak: Antigua-Luberri



Gure lanak erakustea eta ezagutzera ematea interesgarria den bezala, interesgarria da baita ere beste ikastetxetan zer egiten duten ikustea. Oraingo honetan Antigua-Luberri institutuko DBH-3. eta 4. mailako Plastika eta Artisautzako ikasleen lan batzuk iritsi zaizkigu. Lanak duela bi urte (2007-08) gure institutuko irakaslea izan zen Amaia Arnaizek bidali dizkigu. Eskerrik asko Amaia, bidali gehiago nahi duzunean.