2011-12-22

2011ko GABONETAKO LEHIAKETAK: Saridunak

Santo Tomas egunean, 2011ko gabonetako lehiaketetako sariak banatu ziren. Horretarako ekitaldi polita antolatu zen liburutegian. Lehiaketan parte hartu zuten guztiak egon ziren, gutun sarituak irakurri ziren eta Jon Aguinagak (1D) bibolinarekin girotu zuen ekitaldia.


Saridunak:

HITZ POLITENA EUSKARAZ:

- Alba Etxezarreta (4A). Hitza: "MUSUTRUK"


OLENTZERORI GUTUNA:

1-2 maila:
- Bianca Vezeteu (2B)

3-4 maila:
- 1. saria: Iker Vidal (3B)
- 2. saria: Laura Criado (3B)
- 3. saria: Raúl González (3C)


Batxilergoa:
- Sara Glez. de Alaiza (5A)

ARGAZKI GUZTIAK





Antonio, Altzako azken bola-jokalaria

Iban Burgañak, Gorputz Heziketako irakasleak, eta Herri Kiroletako (DBH-2)bere taldeak Antonio ezagutu zuten auzoko bolatokian. Antonio da Altzan gelditzen den bola-jokalari bakerrenetakoa eta bera da bolatokia txukun-txukun gordetzen duena. Esan daiteke berari esker bizirik dirauela bolatokia. Antoniok oraindik ere parte hartzen du bola lehiaketetan eta , bideoan ikusi daitekeen bezela, oraindik ere oso trebea da bola-jokoan. Jokoan ez ezik bolei heldulekuak egiten ere maisu da. Pena bakarra dauka Antoniok, ez duela inor ikusten berak egindako lanaren lekukoa hartuko duenik.
Mila esker Antonio!

2011-12-11

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte! 38




Argitaratu dugun azken alea, 2011ko abendukoa: Gazte! 38








Argitaratutako beste aleak ikusteko institutuko web gunean aurkituko dituzue: Gazte! bilduma.

2011-12-10

Gabon zoriontsuaki zan ditzagula denok!



Plastika 4ko ikasleen zenbait lan, urtea amaitzeko.
Ikusi nahi badituzu klikatu hemen.

Lanak ez daude gabonen gaiaren inguruan eginda.
Urte bukaera aldera egin dituzte eta gabonetan denbora duzuenez, ikus itzazue.