2010-01-15

EUSKARAZKO ALDIZKARIA: Gazte 32!


Ikusi nahi al duzu argitaratu dugun azken aldizkaria: Gazte! 32
Argitaratu ditugun azken aleak ikusi nahi badituzu gure institutuko web orrian aurkituko dituzu: Gazte! bilduma

2010-01-13

Altza Ipuin Lehiaketa. 2009-12-03


Bizarrain Elkarteak antolatutako ipuin lehiaketara 3C taldeko 4 lagun aurkeztu ziren. Horietatik bik, Sara González de Alaizak eta Irati del Pozok, 1. eta 2. saria lortu zituzten hurrenez hurren.


Nahi al dituzu ipuinak irakurri:

Sara González de Alaiza: "Ostadarra". 1 saria

Irati del Pozo: "Martintxo" . 2. saria

Paula López: "Maiteminduak" .

Aitor Estefanía Lés: "Pelloren bizitza laburra" .

Zorionak lauoi parte hartzeagatik! Argazkian Irati del Pozo 2. saria jasotzen.

2010-01-11

Eskulangintza tailerra DBH-2: zeramika



Eskulangintza tailerreko 1. hiruhilabetean zeramika landu dute gure ikasleek. Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen.
Gure Institutuko artisten beste lan asko ezagutzeko klikatu hemen eta bilduma ikusgarriak aurkituko duzu.

Institutu laguntzaileak: Antigua-Luberri



Gure lanak erakustea eta ezagutzera ematea interesgarria den bezala, interesgarria da baita ere beste ikastetxetan zer egiten duten ikustea. Oraingo honetan Antigua-Luberri institutuko DBH-3. eta 4. mailako Plastika eta Artisautzako ikasleen lan batzuk iritsi zaizkigu. Lanak duela bi urte (2007-08) gure institutuko irakaslea izan zen Amaia Arnaizek bidali dizkigu. Eskerrik asko Amaia, bidali gehiago nahi duzunean.