2011-11-08

Plastika 3. Moduloaren erabilera

Ikusi itzazu lanak, hemen klikatuz.


Plastika 3. Puntua baliabide grafiko gisa. Kolorezko puntuak errotulagailuekin.

Elementu grafiko bezala puntua erabiliz marrazki bat osatu behar zuten. Erreferentzia bezala beraiek aukeratutako irudi bat erabili zezaketen. Adibide bezala, Vermeer margolari holandar aski ezagunaren obra baten (Esnezalea)zatiaren interpretazioa eskeini zaie. Beste adibide batzuk ere erakutsi zaizkie.
Hemen dituzue lehenengoari dagozkion marrazkiak.



Hemen dituzue bigarrenari dagozkionak.


Marrazkia egiteko jarri zaien baldintza bakarra, kolorezko errotulagailuekin puntuak eginez sortzea izan da.
Zenbait adibide erakutsi zaizkie eta pixela zer den eta pixelazioaren ideia landu dugu. Argazkigintza analogikoan sortzen den garaua eta zenbait erreprodukzio sistemetan dauden puntuei buruz pentsa arazi zaie. Puntua baliabide bat da eta bere potentzialitatean pentsa araztea izan da helburua. Koloreen nahasketa sortu ahal dela azaldu zaie eta Artearen Historian Seurat eta Signac-en puntillismoaz hitz egin zaie. Beraien lanak power point aurkezpen batetan ikusi dituzte. Lehengo kontzeptuen batuketa, Roy Lichtenstein-en lanean ikusi dugu. Serigrafiak, teknika bezala guzti honekin duen zerikusiaz ere jabetu arazi zaie ikasleei. Emaitzari baino, guzti honen hausnarketari eman zaio garrantzi handiagoa.




2011-11-04

Plastika 2. Komikeko pertsonaiak sortzen


2. DBHko kasleekin komikien berezitasunak, duen lengoaia propioaz aritu gara. Ariketa honetan, komiki baterako pertsonaia bat sortu behar zuten. Pertsonaiak honako berezitasuna izan behar zuen: fruta edo barazki bat izan behar zuen. Teknika librea baina koloreetan izatea eskatu zaie.