2014-05-22

Ipuinak kontatzen Altzako eskoletan

   Aurreko urteetan bezela, DBH-4ko ikasleak Altzako hiru eskoletara joan dira ipuinak kontatzera, Oleta, Altza SJC eta Herrerako ikastetxera. 1. eta 2. mailako ikasleek ederki asko pasa zuten ekintza honekin eta txaloen artean agurtu zituzten gure ikasleak. Aurten, gainera, 4Ako ikasleen kontakizuna DBH-4ko ikasleek Plastikan egindako txotxongiloen bitartez egin zen eta arrakasta handia izan zuten. Ikusi bideoa.