2012-12-25

"ALDAKETA GARAIETAN" Psikologia 1. batxilergoa.


Beti ikusten dugu gure aldizkarian inkesta batzuk drogei buruz, eskolan nola bizi dugun, aisialdiari buruz. Aurten pentsatu dugu hainbat gauzak egitea: krisia nola eragiten duen gure etxean, eta gure ustez nola eragin dezakeen gure etorkizunean. 3. 4. eta batxilerreko ikasleei pasa diegu inkesta. Galderak hiru multzotan banatu ditugu: lehenengoa da nola bizi dugun krisia, gero, nola ikusten dugu gure burua etorkizunean eta azkenik nola nahiko genuke gure familia izatea.

Jon González
Xabier de Oliveira

2012-06-14

Plastika 3. Kolorezko kartulinetan eginiko argizarizko lanak.



Argizariz eginiko lanak dituzue hauek.


Erabilitako kartulina, aukeratutako irudiaren tono nagusiaren araberakoa izan da.
Marrazkiko azalera haundi bat margotu gabe geratzea zen ideia.

Hainbat eta hainbat lanetan, irakaslearen esku-hartzea nabarmena izan da. Zuzenketa eta demostrazioa lanean bertan, ikasleek ikasteko baliagarria dela deritzogu. Irakasleak hori kontuan izaten du.
 
Lan politak egin dituztelakoan gaude.

Eskulan tailerra irudietan. 2011-12

2012-06-13

Argazkigintza analogiko edo kimikoa 4. DBHko ikasleekin.

Aurten ere, 4.DBHko ikasleek argazkigintza analogiko edo kimikoaren funtsak ezagutu dituzte.
Reflex kamara analogikoa maneiatzen ikasi ondoren, argazkiak atera dituzte. Ondoren txuri beltzeko errebelatze prozesua ezagutu dute pausoz pauso. Negatiboak lortu, anpliadora erabili, index kopia egin, paper fotosentikorrean irudia plasmatu, errebelatze prozesua...
Emaitzak ikusi nahi badituzu, hemen klikatu

2012-05-29

Altza BHIko 3. DBHko ikasleak Gasteizera eginiko irteeran.


Pasa den maiatzaren 15ean, Gasteizera joan ginen 3. DBHko ikasle guztiak eta 4 irakasle.                          


Irteera Gizarte Tailerra eta Plastika ikasgaiekin zegoen harremandua.

Lehenik Gasteizko Alde zaharra ikusi genuen eta Gizarte Tailerrean landuta zutenez, ibilaldi gidatua izan genuen ikasleek aurrez prestaturiko azalpenekin. Hainbat toki enblematikoren inguruko informazioa eman ziguten ikasle horiek.

Ondoren Artiumera joan ginen. Picassoren "Guernica" obra sakonean ezagutzeko erakusketa gidatua izan genuen. Obra original amaituaren tamaina beretxua zuen kopia on bat zen hasieran ikasleek ikusten zutena eta ondoren beste 7 lientzo ikusi zituzten. Guztiak, Picassok margotutako "Guernica" obraren kopiak ziren. Guztiak Amondarain pintoreak eginak edo erreproduzituak). Bainan bakoitza, obra egiteko orduan jarraitutako eboluzioa erakusten zuten. Picassok lan hau egin zuenean, bere maitaleak argazkiak atera zituen obra egiten ari zen bitartean. Argazki hauetan koadroa hasi zenetik bukaerara izan zuen garapena erakusten dute. Erakusketa, 8 lienzotan garapen hau ikustean zetzan.

Ikasle guztiek tailer batean parte hartu zuten. Tenperak erabiliz, formato handiko lana egin zuten taldeka.

Irteerako argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen

2012-05-24

Eskola orduetan, zer?


    Aurreko alean eskola ordutik kanpoko ikasleon ohiturak jorratu genituen. Hor gure arreta nesken eta mutilen arteko ezberdintasunetan jarri genuen. Ale honetan nola bizi ditugun eskola orduak aztertu nahi izan dugu. Hemen alderaketa  ikasturtearen arabera egin dugu. Egia esan, nahikoa informazio interesagarria atera dugu, garbi geratzen delarik ikasketetan aurrera joan ahala interesa handitzen doala eta eskolari eta irakasleei buruzko pertzepzioa hobetzen dela, positiboagoa dela. Hori horrela izateko arrazoi nagusia izan daiteke batxilerrean ikasleak ez daudela hain derrigortuta, inkestan ondo islatzen den moduan, eta poliki-poliki  bakoitzaren interesak eta nahiak zehazten doazela.

Ikusi lan osoa: ESKOLA ORDUETAN
Zaida González
Leticia Rodríguez 
1. Batxilergoa 2011-12

2012-04-23

Eskola ordutik kanpo, zer?


Zaida Gonzálezek eta Leticia Rodríguezek, 1. Batxilergoko Psikologiako ikasleek, Xabier Arregi irakasleak gidatuta, izenburuko galderari erantzunez oso inkesta interesgarria egin dute DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen artean, nesken eta mutilen arteko erantzunak alderatuz.
Laburbilduz ondorengoak izan dira ondorio nagusiak:

 Neskak gehiago arduratzen dira diruaz eta gutxiago gastatzen dute.

 Nesketan zein mutiletan notak ez dira oso garrantzitsuak paga jasotzeko orduan.

 Lagunekin ateratzeko neskek askatasun handiagoa dute, nahiz eta denek, baita mutilek ere, arazorik ez izan kontu horretan.

 Aisialdirako, neskek nahiago dute lagunen etxera joan, zinera, tabernara edo Donostiako erdira. Mutilek, aldiz, nahiago dituzte Joko elektronikoak, auzoan gelditzea edo lokalera joatea.

 Institututik kanpoko jardueretan mutilek gehienbat kirolaren bat egiten dute. Neskek nahiago dituzte gorputz adierazpeneko jarduerak (dantza, gimnasia...), eta gehiago aritzen dira indartzeko klaseetan edo hizkuntzak ikasten. Oso mutil eta neska gutxik ikasten du musika edo parte hartzen du elkartasun taldeetan.

Ikusi lan osoa: ESKOLA ORDUTIK KANPO


2012-03-08

INAUTERIAK institutuan


Beste behin ere arrakasta handia izan zuen gure ostiral meharreko Inauteriko jaia. Jende askok hartu zuen parte eta eta umorez eta txantxaz beteriko ekitaldia izan zen. Zorionak antolatzaile guztiei!