2012-04-23

Eskola ordutik kanpo, zer?


Zaida Gonzálezek eta Leticia Rodríguezek, 1. Batxilergoko Psikologiako ikasleek, Xabier Arregi irakasleak gidatuta, izenburuko galderari erantzunez oso inkesta interesgarria egin dute DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen artean, nesken eta mutilen arteko erantzunak alderatuz.
Laburbilduz ondorengoak izan dira ondorio nagusiak:

 Neskak gehiago arduratzen dira diruaz eta gutxiago gastatzen dute.

 Nesketan zein mutiletan notak ez dira oso garrantzitsuak paga jasotzeko orduan.

 Lagunekin ateratzeko neskek askatasun handiagoa dute, nahiz eta denek, baita mutilek ere, arazorik ez izan kontu horretan.

 Aisialdirako, neskek nahiago dute lagunen etxera joan, zinera, tabernara edo Donostiako erdira. Mutilek, aldiz, nahiago dituzte Joko elektronikoak, auzoan gelditzea edo lokalera joatea.

 Institututik kanpoko jardueretan mutilek gehienbat kirolaren bat egiten dute. Neskek nahiago dituzte gorputz adierazpeneko jarduerak (dantza, gimnasia...), eta gehiago aritzen dira indartzeko klaseetan edo hizkuntzak ikasten. Oso mutil eta neska gutxik ikasten du musika edo parte hartzen du elkartasun taldeetan.

Ikusi lan osoa: ESKOLA ORDUTIK KANPO