Iban Burgañak, Gorputz Heziketako irakasleak, eta Herri Kiroletako (DBH-2)bere taldeak Antonio ezagutu zuten auzoko bolatokian. Antonio da Altzan gelditzen den bola-jokalari bakerrenetakoa eta bera da bolatokia txukun-txukun gordetzen duena. Esan daiteke berari esker bizirik dirauela bolatokia. Antoniok oraindik ere parte hartzen du bola lehiaketetan eta , bideoan ikusi daitekeen bezela, oraindik ere oso trebea da bola-jokoan. Jokoan ez ezik bolei heldulekuak egiten ere maisu da. Pena bakarra dauka Antoniok, ez duela inor ikusten berak egindako lanaren lekukoa hartuko duenik.
Mila esker Antonio!
No hay comentarios:
Publicar un comentario