Aurreko alean eskola ordutik kanpoko ikasleon ohiturak jorratu genituen. Hor gure arreta nesken eta mutilen arteko ezberdintasunetan jarri genuen. Ale honetan nola bizi ditugun eskola orduak aztertu nahi izan dugu. Hemen alderaketa ikasturtearen arabera egin dugu. Egia esan, nahikoa informazio interesagarria atera dugu, garbi geratzen delarik ikasketetan aurrera joan ahala interesa handitzen doala eta eskolari eta irakasleei buruzko pertzepzioa hobetzen dela, positiboagoa dela. Hori horrela izateko arrazoi nagusia izan daiteke batxilerrean ikasleak ez daudela hain derrigortuta, inkestan ondo islatzen den moduan, eta poliki-poliki bakoitzaren interesak eta nahiak zehazten doazela.
Ikusi lan osoa: ESKOLA ORDUETAN
Ikusi lan osoa: ESKOLA ORDUETAN
Zaida González
Leticia Rodríguez
1. Batxilergoa 2011-12

No hay comentarios:
Publicar un comentario